Eibarko Sarek deituta gaur 19:30ean egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egin dute
2021/02/26
14:08
eta kitto!
Otsaileko azken barixakua da gaur eta, orain arteko martxan, Eibarko Sarek presoen aldeko mobilizazioa egingo du. Azaldu dutenez, “urtarrilaren 29an osatu genuen Konponbidea mosaikoarekin oso gustora geratu ginen denok, baina gure hileroko zita gainean dugu berriro ere.
Gero eta gehiago dira Euskal Herrira eta inguruetara hurreratzen ari diren presoak eta bide hori egonkortu eta aurrera pausoak lortzeko Azken Ostiraleko zita horrek ezinbestekoa izan behar da gu guztiontzat. Etxerako, elkarbizitzarako eta bakerako bidea denon artean egin behar dugu eta, horretarako, herritar guztiak deitu nahi ditugu gaur 19:30ean Untzagatik abiatuko den manifestazioan parte hartzera”.