Eibarko Udal Liburutegian ez da mailegurik egingo apirilaren 8tik 11ra bitartean
2016/04/05
12:49
eta kitto!
Eibarko udal liburutegiko arduradunek adierazi dutenez, apirilaren 8tik (barixakua) 11ra bitartean (astelehena) ez da mailegurik egingo udal liburutegian. Eibarko liburutegiko arduradunek azaldu digutenez, "Bilboko udal liburutegiak Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean sartuko dira eta katalogoak bateratzeko apirilaren 8tik eta 11ra bitartean (biak barne) ezin izango dira maileguak eta berritatzeak egin, ez udal liburutegian ez eLiburutegian ere".
Hala eta guztiz, katalogoen bateratzea egiten duten bitartean, liburutegia zabalik egongo da eta mailegua izan ezik beste zerbitzu guztiak erabili ahal izango dira.