Jardiñetako 29, 31, 33 eta 35 zenbakien irisgarritasuna hobetzeko proiektua martxan jartzeko azken pausoak eman ditu Udalak
2025/11/21
10:47
Irati Alvarez Malaxetxebarria
Eibarko Udala Jardiñetako 29, 31, 33 eta 35 zenbakietako irisgarritasuna hobetzeko proiektua abiarazteko azken izapideak amaitzen ari da. Aurreikusitako bi igogailuetatik lehena jarriko da martxan, 33 eta 35 blokeei zerbitzua emango diena. Proiektuak milioi bat euro inguruko aurrekontua du, eta obrak 2026an hasiko direla aurreikusten da, zortzi hilabeteko iraupenarekin.
Irisgarritasun-planaren barruan kokatutako proiektuak 10,25 eta 7,50 metroko altuera izango lituzkeen igogailuak jasotzen ditu. Jon Iraola alkateak adierazi duenez, bigarren igogailua lehenengoa amaitutakoan egingo da.