Eibarko zaletuen argazkiak gaurtik aurrera Topalekuan ikusgai
Gaur arratsaldean inauguratuko dute Topalekuan urriaren 11ra arte ikusgai egongo den "Eibar munduan" erakusketa. Eibar foball taldearen argazkiekin osatutako erakusketa talde armagiñaren sorreraren 75. urteurrenaren harira antolatu dute: "2013. urte amaieran lehiaketa antolatu eta zaletuei munduan zehar egindako argazkiak bidaltzeko dei egin genien. Ia urte bi igaro eta gero, 300 lagunetik gorak bidalitako argazkien artean batzuk aukeratu eta horiek ipini ditugu Topalekuan ikusgai".
Erakusketak tabernatik edukiko du sarrera eta, beraz, egun osoan egongo da zabalik, goizeko 10.00etatik gaueko 21.00ak arte eta ikustera doazenek gehien gustatzen zaizkien hiru argazkien aldeko botoa emateko aukera izango dute. Lehiaketako epai-mahaiak bisitarien bozkak kontuan izango dituztela iragarri dute.