Eibarren dugu Debabarreneko langabezia-tasarik altuena

1.573 lagun daude langabezian Eibarren eta langabezia-tasa %12,57koa da
Eibarren dugu Debabarreneko langabezia-tasarik altuena
2024/03/04 18:01
eta kitto!

Otsaileko datuen arabera, 1.573 lagun daude langabezian Eibarren eta langabezia-tasa %12,57koa da. Horrela, langabeziak gora egin du herrian (urtarrileko datuen arabera 1.578 lagun zeuden langabezian eta langabezia-tasa %12,59koa zen).

Eskualdeko herri guztietako datuei begira, langabezia-tasa %10,43ekoa da. Debak jarraitzen du langabezia-tasarik baxuena izaten (%6,10) eta Eibar da tasa altuena duena. Hain zuzen ere, Eibar eta Soraluze izan ezik, gainontzeko herri guztietan langabezia-tasa %10etik beherakoa da.

 

 

Otsaileko datuak, herriz herri:

– Eibar 1.573 (%12,57)
– Elgoibar 492 (%9,22)
– Mendaro 81 (%8,20)
– Deba 161 (%6,10)
– Mutriku 184 (%7,01)
– Soraluze 205 (%11,73)
Debabarrena 2.698 (%10,43)