‘Eibarren egindakoak’ 2026ko komertzio eta zerbitzuen gida kaleratu dugu

Eskerrak eman nahi dizkiogu Eibarko Udaleko Armagintzaren Museoari, argitalpen hau egiteko eskainitako laguntasunagatik, eta irudiak eta testuak gure esku jartzeagatik.
‘Eibarren egindakoak’ 2026ko komertzio eta zerbitzuen gida kaleratu dugu
2025/12/11 12:00
Silbia Hernandez Arrazola

Urtero bezala, …eta kitto! Euskara Elkarteak ale berezia eman du argitara abenduan: Eibarren egindakoak. 2026ko komertzio eta zerbitzuen gida. Paperezkoa etxe eta establezimenduetara banatzen hasi gara, eta aldizkariaren edizio digitala dagoeneko eskuragarri daukazue, HEMEN. Gure herrian dauden establezimendu eta era guztietako zerbitzuei buruzko informazioarekin batera, Eibarren egindakoak izenburuko aldizkari bereziaren lehen zatian Eibarko iragan industrialari begira jarri gara, Eibarko tailerretan egindako produktuen zerrenda luzetik batzuk aukeratu eta zuei erakusteko.
Bereziki eskerrak eman nahi dizkiogu Eibarko Udaleko Armagintzaren Museoari, argitalpen hau egiteko eskaini digun laguntza eta prestutasunarengatik, eta irudiak eta testuak gure esku jartzeagatik. Izan ere, adibide modura aukeratu ditugun pieza horiek  Eibarko Armagintzaren Museoaren bilduma aberatsaren parte dira eta, era guztietako beste hamaika produkturekin batera, Portaleko 5. pisuan dagoen Museoan ikusi daitezke, bertako erakusketa iraunkorrean.