Eibarren jokatuko dute Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final-laurdenetako bat

Irailaren 14an hasiko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa, Urretxun, eta urriaren 19an jokatuko da Coliseo antzokian kanporaketako bat
Eibarren jokatuko dute Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final-laurdenetako bat
2024/09/10 18:45
eta kitto!

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa zapatuan, irailaren 14an, hasiko da eta, 16 saioren ostean, abenduaren 14an Donostian jokatuko den finalarekin emango zaio amaiera. Saio horietako bat, final-laurdenetako bat, Eibarren jokatuko da. Eibarkoa urriaren 19an izango da Coliseo antzokian, 17:00etan. Bertan izango dira Agin Laburu eta Alaia Martin bertsolariak, final-zortzirenetan aurrera egin duten beste lau parte-hartzailerekin batera,

48 bertsolari ariko dira kantuan 4 hilabete iraungo duen txapelketan. Urretxun hasi eta Donostiako finalera bitarte 16 saio jokatuko dira. Txapelketan kantuan ariko diren 48 bertsolarietatik 34 bertsolarik udaberrian jokatu zen Gipuzkoa Bertsotan sailkapen fasean eskuratu zuten txapelketarako txartela. Gainontzeko 14 bertsolariek duela bost urteko txapelketan eskuratu zuten txartela. Horiez gain, 16 gai-jartzaile eta 15 epaile eta laguntzaile ugari izango dira txapelketan lanean.

Esan bezala, guztira 16 saiok osatuko dute txapelketa, hiru fasek eta finalak: zazpi final-zortziren, bost final-laurden (horietako bat Eibarren), hiru finalaurreko eta finala jokatuko dira. Lehen saioa Urretxun izango da.

Argazkia: NAIZ