Eibarren kokatzen den ‘Mision a Marte’ filma Zinemaldian emango dute
2023/09/12
11:49
eta kitto!
Jatorriz Gironakoa den baina Eibarren familia duen Amat Vallmajorren ‘Mision a Marte’ Donostiko Zinemaldian emango dute Zinemira atalean. Zinemira euskal zinemari eskainitako saila da eta, bertan, gutxienez %20 euskal ekoizpena duten eta / edo hizkuntza nagusi bezala euskara eta/edo euskal komunitate gaitzat dituzten film luze guztiak Euskal Zinemaren Irizar Saria lortzeko lehiatuko dira.
‘Mision a Marte’ pelikulak Txomin eta Gene anaiek Eibartik abiatzen duten bidaia kontatzen du. Bidean Mila arrebarengana joko dute eta hirurak elkartzean aspaldiko gaitzespenak sortzen dira familian. Orduan, Generen osasunak okerrera egiten du eta mamuen eta Jesukristoren laguntzaz anai bien misioa amaitzea erabakitzen dute.