Eibarren pentsionistek aurrea hartu diete kotizanteei

Azken datuen arabera 8.121 pentsio ordaindu ziren, afiliatutako beharginen kopurua 7.376an geratu zenean
Eibarren pentsionistek aurrea hartu diete kotizanteei
2024/12/10 10:50
eta kitto!

Eibarkoa da Gipuzkoako hogei herrietako bat non pentsionista gehiago dauden Gizarte Segurantzari afiliatuak baino. Euretako bat izateaz aparte, hogei horietatik handiena ere gure herria dugulako. Kaleratutako azken datuen arabera, uztailean Eibarren 8.121 pentsio ordaindu ziren, afiliatutako beharginen kopurua 7.376an geratu zenean. Aldea ere kontuan hartzekoa da, 765 lagunekoa baita, eta horrelako datuen atzetik langabezi-tasa eta herritarren zahartzea daude. Baina ez pentsa gurea denik alde handien erakusten duen kasua: Errenterian, esaterako, 10.697 pentsionista daude eta 7.729 afiliatu; eta Pasaian, 4.327 prestazioekin, aktiboki lanean dihardutenen kopurua 3.295an geratzen da.