Eibartarra protagonista Velazquez pintorearen “Las Meninas” koadroan
Aste honetan kalean izango den Eibar Rebistaren 166. zenbakian, Jose Francisco Gutierrez Lazpitak eskainitako kolaborazioan agertzen du Las Meninas koadroan lehen lerroan agertzen denetako bat eibartarra zela. Justu ezkerrean dagoena, Margarita infantearen ondoan eta Diego de Velazquez pintorearen aurrean, Maria Agustina Sarmiento e Isasi eibartarra dugu. Diego Sarmiento eta Maria Juana de Isasiren alaba izan zen Maria Agustina, 1637an jaioa, eta 19 urtekoa pintoreak margotu zuenean. Juan de Isasi Idiaquez Maria Agustinaren aitona Felipe IV.a erregearen lagun handia izan zen eta haren semeetako bat, Fernando Francisco, txikitan Isasiko dorrean hazi zuten, ume zela hil bazen ere hemen Eibarren. Geroago Juan de Isasik erregearen beste seme baten hezieran hartu zuen parte Madrilen bertan, eta hortik Maria Agustina ere gortean izatea, printzesaren menineetako bat izateraino.