Eibartarrak bikain Euskadiko Duatloi Kross txapelketan

Eibartarrak bikain Euskadiko Duatloi Kross txapelketan
2013/10/01 00:00
eta kitto!

Aurreko domekan Usansolon jokatutako Euskadiko Duatloi Kross txapelketan emaitza ezinobeak lortu zituen Delteko Eibar Triatloi Taldeak: Roberto Gartziak Euskadiko txapelketan garaipena eskuratu zuen beterano 1 mailan eta Juanjo Romerok beste horrenbeste beterano 2 mailan.