‘Eibartarrak Cervinon’ dokumentala berriz emango dute otsailaren 5ean
2021/01/21
10:12
eta kitto!
Urtarrilaren 5ean Egoitz Elduaienen ‘Eibartarrak Cervinon’ dokumentala eskaini zuten Coliseoan. Demaseko arrakasta izan zuen eta hainbat lagun sarrera barik geratu ziren. Beraz, hauei dokumentala ikusteko aukera berria emateko, otsailaren 5ean beste emanaldi bat eskainiko dute, 19:00etan, Coliseoan.
Lehenengo emanaldian bezala, sarrera librea izango da, baina gonbidapena jaso beharko da aurretik. Coliseo antzokiko leihatilan eskuratu daitezke, astelehen eta ostiraletan (17.30 – 19:30) eta saioa hasi baino ordu erdi lehenago, edo Kutxabanken bitartez.