Euskadiko Ikasleen Jazz Orkestrak kontzertua eskainiko du Errebal plazan ostiral honetan
2022/07/04
08:15
eta kitto!
Alain Sanchok zuzentzen duen Euskadiko Ikasleen Jazz Orkestrak (EIJO) kontzertua eskainiko du ostiralean, uztailak 8, Errebal Plazan, 20:00etatik aurrera. Errepertorio zabala osatu dute Big Banderako, alboka, txistua, txalaparta eta trikitixa ardatz hartuta. Euskal musika tradizionala eta Big Banden soinuak fusionatuko dituzten kontzertuan Iñaki Askunze, Carlos Sagi eta Sergi Vergés bezalako ospe handiko konpositoreen lan berriak entzun ahal izango dira.
Euskadiko Ikasleen Jazz Orkestra Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak bultzatutako hezkuntza-musika proiektu bat da, eta 12 eta 19 urte bitarteko 30 gaztek hartzen dute parte. Musika Profesionalaren Irakaskuntzaren curriculumean Moderno eta Jazz Musika egiteko ibilbide hezigarria egiteko aukera sortu da modu horretan, bai musika eskoletan bai kontserbatorio profesionaleetan.