Ekingunek antolatzen duen MKTDay 2024ren zortzigarren edizioa ospatu zen SD Eibarren instalazioetan
Aurreko barixakuan, maiatzak 24, Ekingune ekintzaileen elkarteak antolatuta, MKTDay 2024ren zortzigarren edizioa ospatu zen SD Eibarren instalazioetan. Eskualdeko marketin munduarentzat garrantzitsua den ekitaldi hau Debabarreneko enpresa txiki eta ertainei eta ekintzaileei zuzenduta dago.
Bertan izan ziren Vanesa Hortas Garapen Ekonomiko, Enplegu eta Berrikuntzako Zinegotzia; Elisa Mangado SD Eibar Fundazioko Zuzendaria; eta Leticia Sanchez Ekinguneko Koordinatzailea eta Kinetixeko Sortzailea. Ekitaldiko hitzaldi nagusia Imanol Teranek eskaini zuen. Teran adimen artifizialean eta marketin digitalean aditua da eta "IA Komunikazioaren dimentsio berriak" gaia jorratu zuen.
Antolatzaileen esanetan, "saioa aukera paregabea izan da inteligentzia artifizialaren azken joerei eta marketinean duen aplikazioari buruz ikasteko. Gainera, ekitaldiak parte-hartze presentziala zein online ahalbidetu zuen, streaming bidezko sarbidea erraztuz bertaratu ezin izan zirenentzat".
Ekingunetik eskerrik beroenak eman nahi dizkiete Eibarko Udalari MKTDayri emandako laguntzagatik eta S.D. Eibar Fundazioari ekitaldi hau gauzatzeko beren instalazioak berriro ere uzteagatik.