Ekingunek doaneko topaketa antolatu du abenduaren 3rako
2015/11/24
00:00
eta kitto!
Ekingune, ekintzaileen arteko lankidetza eta sustapenerako elkarteak “Ekingunerekin hausnartzen” topaketa antolatu du abenduaren 3rako (eguena) "ekintzaileei zein enpresei laguntza eta sendotze-zerbitzuak bultzatzeko asmoz". Topaketan, inguruko hainbat enpresatan urte askotan aritu den Jose Manuel Salbidek enpresekin eta ekintzaileekin izandako esperientzian oinarrituta garatu duen eredua aurkeztuko du. Besteak beste, proiektuak ekiteko gakoak, ekintzailearen profila, aukera-iturriak, negozio-eredua balioztatzea eta beste hainbat aztertuko ditu eta, azalpenak eman eta jarraian mahai-ingurua egingo da.
Arrate Kultur Elkartearen egoitzan egingo den saioa arratsaldeko 19:00etan hasi eta 21:00ak aldera amaituko da eta parte-hartzea doan izango da. Hala ere, joateko asmoa dutenei aurretik jakitera ematea eskatzen dute antolatzaileek, ekingune@ekingune.com helbidera idatzita (gaian “REFLEXIONES_izena eta abizena” adierazi) edo 653 709 150 / 943 208 420 telefonoetara deituta (ahal dela azaroaren 27a, barixakua baino lehen).