Ekingunek inkesta egin die bere bazkideei, COVID-19ak euren negozioetan izandako eragina neurtzeko
2020/04/10
15:00
eta kitto!
Bizitzen ari garen osasun larrialdiak lanari ere eragiten diola argi dago eta, hori dela eta, Ekingunek bere bazkideei hainbat galdera egin dizkie, koronabirusak euren lan-jardueraretan nolako eragina izaten ari den neurtzeko. Inkesta, Espainia mailan larrialdi egoera ezarri ondoren eta, funtsezkoak ez diren zerbitzu guztiak eten aurretik egindakoa da eta, diotenez, “baliteke inkestari erantzun dieten bazkideetako batzuk une honetan bestelako egoeran egotea eta, beraz, orain galdetuz gero erantzunak desberdinak izatea, baina, hala ere, bildu ditugun datuak egoeraren argazki orokorra egiteko baliogarriak dira”.
Horrekin batera, tokiko erakundeek ekintzaileei krisialdiaren efektuak arintzeko zein laguntza gehiago jar dezaketen abian galdetu diete bazkideei: “Neurri ekonomikoei eta horiei buruzko informazioa ematea oso garrantzitsua dela diote gehienek: ordainketa-etendurak edo atzeratzeak (hipotekak, alokairuak, Gizarte Segurantzako kuotak), udal tasen etendurak, autonomoei eta ETEei informatzeko eta aholkuak emateko bulegoak irekitzea, jardueren arteko sinergiak sustatzea, enpresen digitalizazioa sustatzea eta haien arteko sinergiak bultzatzea eta negozio eredu berriak sortzea, besteak beste”.
INKESTAKO DATUAK ETA GRAFIKOAK IKUSTEKO, EKINGUNEREN WEB ORRIRA SARTU.