Ekitaldi bereziak Museoen Egunaren harira

Ekitaldi bereziak Museoen Egunaren harira
2015/05/14 00:00
eta kitto!

Hilaren 18an ospatuko den 37. Museoen Nazioarteko Egunaren harira ekitaldi bereziak antolatu dituzte Eibarko Armagintzaren museoan: zapatuan (hilak 16an) 16.00etatik 20.00etara ate irekien jardunaldia hartuko du museoak eta, beraz, ez dute sarrerarik kobratuko. Horrekin batera, "Bitxigintza industriala" eta "Museoko Banderolen Birziklatzea" tailerrak eskainiko dituzte (saio bi, 17.00etan eta 18.30etan). Eta domekan berriz ere ate irekien jardunaldia egingo dute, 10.00etatik 13.00era. Gainera, bisita gidatuak egingo dituzte (10.15etan gazteleraz eta 11.30etan euskeraz). Izena emateko 943708446 telefonora deitu behar da, gaur (eguena, hilak 14) edo bihar (barixakua, hilak 15), 16.00etatik 20.00etara.