Ekitaldi bereziak zapatuko Eibar-Atletico de Madrid partiduaren harira

Ekitaldi bereziak zapatuko Eibar-Atletico de Madrid partiduaren harira
2015/09/18 00:00
eta kitto!

Bihar (zapatua, hilak 19) Eibar foball taldeak Atletico de Madrid taldearen kontra 20.30etan Ipuruan jokatuko duen partidua dela eta, hainbat ekitaldi berezi antolatu dituzte herria girotzeko asmoz:


- Goizean zehar, Eskozia la Bravak parrillada egingo du Untzaga Plazan.


- Bai goizean eta baita arratsaldean ere, umeendako puzgarriak ipiniko dituzte Untzaga Plazan eta Anbulategi pareko parkean.


- Ustekabe fanfarreak Eibarko kaleak animatuko ditu egunean zehar eta zaletu-taldeekin batera Ipuruara kalejiran joango da partidua hasi aurretik.


- 18:00etatik aurrera, Juan Maya, Josito Congosto eta Raimundo Amador-ek kontzertua emango dute Untzagan.