Eklipse Gaba ospatuko dute zapatuan gaztetxean

Eklipse Gaba ospatuko dute zapatuan gaztetxean
2023/10/25 10:58
eta kitto!
Egun osoko egitaraua prestatu dute gaztetxean zapaturako, Eklipse Gaba ospatzeko. Hasteko, 12:30ean, poteo kontzentratua egingo dute, gero herri bazkaria, Iraia eta Markelek kontzertu akustikoa emango dute ondoren, bingoan jokatuko dute 18:00etan, ‘mojitada’ 19:00etan eta, amaitzeko, 22:00etan, kontzertuak egongo dira.

Sarrerak Guridin egongo dira salgai, baina gaztetxearen Instagram kontura idatzita ere lortu daitezke. Horrela, 5 euro ordaindu beharko dira bazkarirako eta beste bost kontzertuetarako. Gauza bietarako sarrerak, ostera, 8 euro balioko du.

gaztetxea eklipse gaba