Ekonomia feministaren inguruko jardunaldiak egingo dira datorren astean Portalean
2017/09/18
17:20
eta kitto!
Ekonomia Feministaren inguruko jardunaldiak egingo dira datorren astean, astelehen, martitzen eta eguenean, Eibarko Udalaren Berdintasun Zerbitzua-Andretxearen eskutik. Hiru egunetan saioak irekiak eta doakoak izango dira eta hainbat gairi helduko zaie. Portaleko areto nagusian izango dira saioak, 17:00etatik 20:00etara. Lehen bi saioak Amaia Perez Orozkok dinamizatuko ditu eta gazteleraz garatuko dira eta azken egunekoa, berriz, Emagin elkarteko Marina Sagastizabalek dinamizatuko du, euskeraz.
![jardunaldi-feminista-kartel1.jpg jardunaldi feminista kartel](https://etakitto.eus/albisteak/albiste-irudiak/jardunaldi-feminista-kartel1.jpg/@@images/image-0-57f8c67a71f24075a763aea366a4b951.jpeg)
![jardunaldi-feminista-kartel1.jpg jardunaldi feminista kartel](https://etakitto.eus/albisteak/albiste-irudiak/jardunaldi-feminista-kartel1.jpg/@@images/image-0-57f8c67a71f24075a763aea366a4b951.jpeg)