El Brujok bere azken lana aurkeztuko du bihar Antzerki Jardunaldietan
“El viaje del monstruo fiero” antzezlana egongo da ikusgai
2024/03/13
14:06
eta kitto!
Rafael Alvarez el Brujok, Madrilgo Compañía Nacional de Teatro Clásicorekin elkarlanean, “El viaje del monstruo fiero” lana aurkeztuko du bihar, 19:00etan, Coliseo antzokian. Rafael Alvarezek zuzentzen du 70 minutuko lana eta baita berak antzeztu ere, biharkoan Javier Ajeno musikariak lagunduta.
Autoreak dio munstroaren bidaia hau berak egindako bidaia dela, oraindik ere Espainiako Urrezko Mendearen gloria paregabearen aztarnak ospatzen dituzten eszenatokietan zehar egindako bidaia. Jakina, egilea Antzerki Jardunaldietako hainbat ediziotan hartu du parte, bere lanetako asko Eibarrera ekarrita.