‘El caso Freytter’ dokumentala emango dute eguazten arratsaldean Portalean

Jorge Adolfo Freytterren hilketaren inguruko ikerketa egiten du dokumentalak
‘El caso Freytter’ dokumentala emango dute eguazten arratsaldean Portalean
2024/11/18 13:09
eta kitto!

Hilaren 20an, 18:00etan, ‘El caso Freytter’ dokumentala emango dute Portaleko areto nagusian. Jorge Adolfo Freytter elkarteak eta Immigrazio eta Kultura Aniztasun sailak antolatu du saioa eta sarrera doakoa izango da.

Dokumentala eskaintzeaz gain, Freytter Elkarteak Kolonbiako paramilitarren desmuntatzeaz, justiziaz eta egiaz hitzaldia eskainiko du.

 

Sinopsia

“Jorge Freytter Florián Kolonbiara itzuli da Euskadin 17 urtez erbesteratuta egon eta gero, Jorge Adolfo Freytter Romero irakasle, abokatu eta sindikalistaren hilketa ikertzeko. Barranquillan bahitu zuten 2001eko abuztuaren 28an eta egun bat geroago hilik aurkitu zuten, tortura zantzuekin. Haren hilketaren nondik norakoak eta arrazoiak argitu gabe daude oraindik, eta egia bilatzeak Kolonbiako historiaren alde ilunenetara eramango gaitu”.