“El contable 2” eta “Bienvenido a la montaña” asteburuko zine-karteldegian

“La buena letra” eta “La niña de la cabra” ere egongo dira ikusgai
“El contable 2” eta “Bienvenido a la montaña” asteburuko zine-karteldegian
2025/05/09 17:50
eta kitto!

Aurreko asteburutik Coliseoko karteldegian dagoen Celia Ricoren “La buena letra”-rekin batera, oraingoan Ricardo Milaniren “Bienvenido a la montaña” eta Gavin O’Connor-en “El contable 2” proiektatuko dituzte bihar hasi eta astelehenera arte. Ohiko bidetik, egongo da baita familian ikusteko laugarren bat ere: oraingo honetan ez da animaziozkoa izango, Ana Asensioren “La niña de la cabra” baizik, Antzokian emango dutena zapatuan eta domekan, 17:00etan hasita. Beste hiru filmei dagokienez, “La buena letra” 1 Aretoan joango da, “Bienvenido a la montaña” 2 Aretoan eta “El contable 2” Antzokian. Azken horren iraupenak zapatuko lehen bi saioak zertxobait aurreratzea eragingo du. Azkenik, asteleheneko proiekzioetan ere pelikula hori ordubete geroago emango dute, hau da, 20:30ean; beste biak, Celia Ricorena eta Riccardo Milanirena, ohiko orduan hasiko dira, 19:30ean.