“El coste de la energía” hitzaldia emango du Aitor Urrestik bihar, Eibarko Ingeniaritza Eskolan

“El coste de la energía” hitzaldia emango du Aitor Urrestik bihar, Eibarko Ingeniaritza Eskolan
2022/11/28 eta kitto!
Bihar (martitzena, azaroak 29) “El coste de la energía” hitzaldia emango du UPV/EHUko Energia Ingeniaritza saileko irakasle eta ikertzaile den Aitor Urresti Gonzálezek, 15:30ean, Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Eibarko atalean, San Andres aretoan. Aitor Urresti, trantsizio energetikoan aditua da, eta esperientzia zabala du energiaren arloan. Hitzaldiaren helburua gaur egun bizi dugun krisi energetikoaren arrazoiak azaltzea da, eta energia-prezioen gorakadari aurre egiteko egin daitezkeen proposamenetan sakontzea.

Hitzaldia Energia Berriztagarrien Ingeniaritza graduko “Eraginkortasun Energetikoa” ikasgaiko ikasleei zuzenduta badago ere, gai honen duen gaurkotasuna dela-eta, irakasle, ikasle, profesional eta interesa duen edonori irekita dago. Sarrera libre da, lekua bete arte.