“El cuervo” eta “Central Parkeko Heroiak” gehituko zaizkio Coliseoko programazioari
Umeentzako “Central Parkeko Heroiak” euskaraz eskainiko dute, azpititulorik gabe, Antzokian zapatu eta domekako lehen saioetan. Aurreko asteburuko bi pelikulei “El cuervo” ere gehituko zaizkie, 1 Aretoan eta Antzokian tartekatuz saioak. Akziozko filme hori Rupert Sanders zuzendutakoa da, eta euskerara itzulitako animaziozko “Central Parkeko Heroiak” Jeremie Degrusonen eskutik dator.
M. Night Shyamalan zuzendariaren akziozko “La trampa” 2 Aretoan emango dute eta Alexandre De La Patellière-ren “El conde de Montecristo” drama 1 Aretoan joango da. Azken horrek ia hiru orduko iraupena duenez, zapatuan saio bakarra izango du, 19:45ean hasiko dena. Bestalde, astelehenean Antzokiak beste ekitaldi bat hartuko du eta, horren eraginez, bertan ez da emanaldirik izango. Egun horretan “El cuervo” joango da 1 Aretoan eta “La trampa” 2 Aretoan, betiko lez, 19:30ean hasita.