"El interprete" antzezlanaren bigarren emankizuna antolatu dute
2014/02/28
00:00
eta kitto!
Factoria Madre Constriktor konpainiak martxoaren 12an taularatuko duen El interprete antzezlana ikusteko sarrera guztiak berehala saldu zirela ikusita, bigarren emanaldi bat lotzea lortu dute Eibarko XXXVII. Antzerki Jardunaldietako antolatzaileek. Martxoaren 13an (eguenean) eskainiko dute antzezlanaren bigarren emankizun hori, 20.30etan Coliseoan. Sarrerak martxoaren 3an (astelehenean) ipiniko dituzte salgai (15 euro) Coliseoko leihatilan 19.00etatik 20.00etara eta Kutxabank.es webgunean (19.00etatik aurrera).