‘El Vasco’ filmak itxiko du aurtengo udako zine emanaldien programazioa

Aste honetako eguenean emango dute, 22:00etatik aurrera Untzagan.
‘El Vasco’ filmak itxiko du aurtengo udako zine emanaldien programazioa
2024/08/26 12:59
eta kitto!

Udalak abuzturako antolatu duen kultur eskaintzaren baitan, aurten ere udako zine emanaldiak eskaini dituzte Untzagan, abuztuko eguenetan. Aste honetan (abuztuaren 29an), proiekzioen zikloa ixteko, El Vasco pelikula emango dute 22:00etatik aurrera.

FITXA TEKNIKOA

Herrialdea: Espainia

Urtea: 2022  

Iraupena: 100 min.

Generoa: Komedia.

Hizkuntza: Jatorrizko bertsioa euskaraz eta gaztelaniaz.

Zuzendaritza: Jabi Elortegi.

Antzezleak: Joseba Usabiaga, Itziar Aizpuru, Eduardo Blanco, Inés Efrón, Laura Oliva.

Sinopsia: Mikel Euskadin bizi da, langabezian dago, bere neskalagunak beste batengatik utzi du eta bere bizitza eta inguruko guztia kaka bat dela sentitzen du.