"Elefante bitxi bat" zapatuko ipuinean
Zapatuan, apirilak 25, "Elefante bitxi bat" saioarekin etorriko da Rosa Martinez & Lagunak konpainia Portalera. Ekitaldia 12:00etan hasiko da. Izen-ematea gaur zabaldu da eta apirilaren 23ra arte egin daiteke, formulario honetan.
Bihar taldean bederatzi urte eman ondoren, Rosa Martinezek bere konpainia sortu zuen 2000ean, haurrei eta familiei zuzenduriko txotxongilo-antzerkian aritzeko asmoz. Ordutik ez dio antzezteari utzi eta hamabi lan baino gehiago estreinatu ditu. Guztietan antzerkia, txotxongiloak, musika, ipuinak eta neska-mutilen fantasia protagonistak direlarik.
Mota ezberdinetako txotxongiloak, teknikak eta gaiak landu ditu urte hauetan, kultura-etxeetan, eskoletan, antzokietan nahiz liburutegietan, neska-mutilentzat eta familiarentzat, euskaraz zein gaztelaniaz, ipuin klasikoak eta garaikideak, dibertigarriak eta esanguratsuak.
Euskadiko eta Nafarroako programazioetan aritu da gehienbat. Beste autonomia-erkidegoko jarduera kultural ugarietan parte hartu du eta Nazioarteko Txotxongilo Jaialdi batzuetara gonbidatua izan da.
Ipuin eta txotxongilo saioa
Guillermina, Perla, elefante txiki bat, lapur bat, Ilargia, hitza, mugimenduak, txotxongiloak eta haurren fantasia protagonistak izango ditu ipuin saio honek.