Elena Laka izango da Topagunearen presidentea
2014/04/07
00:00
eta kitto!
Urteko Batzar Nagusia egin zuen zapatuan (apirilaren 5ean) Euskaltzaleen Topaguneak, Gasteizen. Bazkideen ordezkaritza zabala izan zuen batzarrak eta bertan Elena Laka eibartarra Topagunearen presidente kargua betetzea erabaki zuten, Eibarko …eta kitto! Euskara Elkarteak aurkeztutako hautagaitzari babes osoa erakutsita. Lakak datozen bost urteetan beteko du kargua eta azken urte bietan presidentea izan den Mikel Irizarri egindako lana eskertu eta jarraian, martxan dauden lan-ildoak ondo ezagutzen dituela eta jarraipena emango diela azpimarratu zuen.