Eli Pagola (San Andres bertso paper lehiaketako irabazlea): "Adrenalina puntu izugarria da bapatean aritzea”
2016/11/18
10:18
eta kitto!
Aste honetan jakin ditugu San Andres bertso paper lehiaketako irabazleen izenak. 16 urtetik gorakoen kategorian Eli Pagola izan da garaile. Hau ez da lehenengo aldia 21 urteko gaztearentzat, iaz saria berdina irabazi zuen-eta. Hernaniarra da Eli baina, orain dela lau urte Hezkuntza Esparruan Energia Berriztagarrien Injenieritza ikasketak hasi zituenetik, Eibarren bizi da ikaskide batzuekin konpartitzen duen pisuan. Azaroaren 27an Portalean izango den Bertso Jaialdian banatuko dira …eta kitto! Euskara Elkarteak antolatutako bertso paper lehiaketaren 22. edizioaren sariak.
- Aurten ere irabazle. Espero zenuen errepikatzea?
Ez nuen espero. Bertso paperak ez ditut sarritan egiten, eta idazten ditudanak ez ditut sariaren bila egiten. Injenieritzako kurtso hasiera –hainbeste lanik ez daukagunean–, aprobetxatzen dut bertso batzuk idazteko. Eta kontuan hartuta Hernaniko bertso eskolako irakaslea ere banaizela, umeak bertsoak egitera bultzatzeko, amua jartzeko-edo, guk irakasleok ere egiten ditugu, euren erreferente izateagatik batipat. Gainera, bertso paperak bapatean jarduteko eta txukuntasuna lortzeko ere baliogarriak dira. Horregatik egin nuen, baina egia da ilusioa egiten duela sariren bat lortzeak. Gustatzen zait bapatean aritzea (jaialdiak, afariak, txapelketak...), eta batez ere afari girokoetan. Nahiko lehiakorra naiz, baina beste giro bat egoten da ezer jokoan ez dagoenean, ni ere sueltoago sentitzen naiz. Adrenalina puntu izugarria da bapatean aritzea.
- Zenbat denbora daramazu bertsotan?
Bertso eskolan 8-9 urtekin hasi nintzen Hernanin. Kuadrilan apuntatu ordez, norbera bere kasa apuntatu ginen, eta gero bertso eskolan kuadrilatxo bat egin genuen, eta horrek lagundu egin digu gerora ere ohiko kuadrilatik aparte erabat bertsozalea den beste kuadrila izaten. Horrek laguntzen du jarraitzen batez ere. Egia esan 12 urterekin zaila da bertso eskolara joatea, eta ez futbol entrenamenduetara edo dantzara, edo beste ezertara. Horregatik zure interesa berdintsuak dituen ingurune bat baldin badaukazu errezago egiten da. Dena dela uste dut aste osoan zehar badagoela denbora ariketa fisikoa egiteko eta baita ariketa mentala lantzeko ere. Guk Hernanin ostiraletan ematen ditugu bertso eskolak. Eibarko bertso eskolarekoekin ere badakaukat harremana.
- Nolako gaia aukeratu duzu?
Erle baten ikuspuntutik erleen bizitza azaltzen dut. Umeekin bertso sortak nola egin aztertzen genbiltzan eta hori bururatu zitzaidan. Bestalde, familian baditut erlezaleak eta, beraz, baneukan gai honi buruzko informazioa. Ikuspuntu berezi bat izan zitekeela iruditu zaitzaidan erle baten bizitzatik idaztea. Buruan agian beste gauza bat neukan, baina nahiko konforme gelditu nintzen egindako lanarekin.