Elikadura-sektoreari zuzendutako bonuen kanpaina berria abiatuko da bihar

Martitzenean (irailak 15) hasiko dira bonuak saltzen, www.erosieibarren.eus webgunean.
Elikadura-sektoreari zuzendutako bonuen kanpaina berria abiatuko da bihar
2026/09/14 11:16
Silbia Hernandez Arrazola

Eibarko Udalak eta Eibarko Dendarien Elkarteak (EDE) bonuen kanpaina berri bat jarri dute abian, “tokiko merkataritzari babesa ematen jarraitzeko, eta elikadura-sektoreko establezimenduetan kontsumoa sustatzeko”.

Bihar (martitzena, irailak 15) hasiko dira bonuak saltzen, www.erosieibarren.eus webgunean dagoen formularioa betez. Edizio honetan, bonu bakoitzak 50 euroko balioa izango du, eta 40 euroren truke erosi ahal izango da, horrela 10 euro aurreztuz. Kanpaina Eibarren erroldatutako herritarrei zuzenduta dago, eta pertsona bakoitzak gehienez 100 euroko balioa duten bonuak erosi ahal izango ditu, 80 euro bakarrik ordainduta. Bonuak Eibarko Dendarien elkarteko establezimenduetan erabili ahal izango dira 2026ko urriaren 9ra arte. Egun horretatik aurrera, ez dute baliorik izango.

Jarraian, kanpainan parte hartzen duten establezimenduen zerrenda: Andia harategia, Arregui-Domínguez (Bidebarrieta), Arregui-Domínguez (Ego-gain), Dos Camaradas, El Tío Palancas, Güreik, Itxesi, Mari Carmen Solar, Mugika harategia, Oberena harategia, Otegui harategia eta San Andres gozotegia.