2023ko urrian lan-baldintzak eguneratzeko eskaria egin eta bakarra onartzeagatik, Merkal Calzadoseko langileek greba deitu zuten apirila erdialdean: Gipuzkoako zortzi dendetatik sei batu dira grebara. Apirilean hasi ziren barixaku eta zapatuetako grebekin; barixakuero Oiartzunen elkartzen dira Merkal Calzadoseko bulego azpian, eta zapatuetan, aldiz, herri desberdinetako denden aurrean egiten dute elkarretaratzea, azkena Eibarren.
"Lan baldintzak hobetzea eskatzen dugu: 36 orduko atsedenaldi etengabea eta jai ditugun bi zapatuak zeintzuk izango diren guk aukeratzeko ahalmena izatea besteak beste", diote. Bi hilabete hauetan oso gutxi lortu dutela diote: "horregatik ekainetik aurrera astelehenetan ere dendak itxita egongo dira. Aste honetan bilera bat egongo da eta ea zerbait lortzen den".