Elkartasun Jaialdia egingo da bihar Eibarko Gaztetxian
Arratsaldeko 19:00etan elkartasun-argazkia egingo da eta kontzertuak 21:00etatik aurrera izango dira.
2025/06/06
18:28
eta kitto!
Eguerdian, 12:00etan hasiko da egitaraua, Indargorri 1987 eta Julien Bizirik kolektiboetako kideek emango duten Borroka Antifaxista eta Errepresioa izenburuko hitzaldiarekin. Ondoren, mural-margoketa, luntxa eta pintxada egingo dira. Arratsaldeko 19:00etan, berriz, elkartasun-argazkia egingo dute, eta 21:00etan hasiko dira kontzertuak: The Red Army, Inguma, Hoben eta Leekore taldeek joko dute eta, ondoren, musikak jarraituko du, hainbat DJ-ren eskutik.