Emaitza onak CD Urki-ren talde gehienentzat

Ohorezko Erregionalean jokatzen duen taldeak bana egin zuen Amaikak Bat-en aurka
Emaitza onak CD Urki-ren talde gehienentzat
2025/11/10 12:37
eta kitto!

Nahiko asteburu ona izan da CD Urki-ren taldeentzat, gehienek emaitza positiboak lortu zituztelako. Ohorezko Erregional mailan jokatzen duen taldeak, adibidez, bana egin Amaikak Bat-en kontra, Anerren golari esker. Emaitza horrekin, eibartarrak sailkapenaren 14. postuan dago, 10 punturekin, eta datorren asteburuan Anaitasuna bigarren sailkatuaren aurka jokatuko du.

CD Urki-ren beste taldeek honako emaitzak lortu dituzte:

  • 1. Erregionala: Urki JMR 6-2 Orioko
  • Jubenilen Euskal Liga: Urki Eibarbus 3-3 Getxo
  • Jubenilen Gorengoa: Antzuola 0-3 Urki ABC
  • Jubenilen 1. Maila: Urki Hapiick 3-2 Aretxabaleta
  • Kadeteen gorengoa: Urki Heganrent 2-0 Danena
  • Kadete 1. Maila: Urki Boj 5-0 Mondragon
  • Infantil txiki: Orioko 10-0 Urki Larragest
  • Emakumezko alebina: Urki JAZ 0-4 LagunOnak