'Emakume palestinar baten begirada Euskal Herritik' erakusketa zabalduko dute bihar Untzagan
Bihar inauguratuko dute Rouhaifa Kassem artista palestinarraren margoen erakusketa, Untzagako gizarte zentroan. Eibar Palestinarekin eta Eibarko Gerrarik Ez taldeek antolatu dute Emakume palestinar baten begirada Euskal Herritik izenburua duen erakusketa. Maiatzaren 21era arte egongo da zabalik, astegunetan 19:15etik 21:00era, eta 12:00etatik 14:00etara zapatuan eta domekan.
BIOGRAFIA
Libanoko errefuxiatu eremuetan jaiotako artista palestinarra. Nire familia bere lurraldetik kanporatu zuten Palestina iparraldean (Akra).
Argazkilaritzako eta margolaritzako trebatzaile gisa lan egin dut errefuxiatu eremuetako hainbat elkartetan.
Nire marrazketa arkatzak baliatu naiz nire herriaren sufrimenduak adierazteko.
Nire familiaren Nakba pairatu dut eta berarekin bizi izan naiz Nahr el Bared, Libanon, errefuxiatu eremuan (2007an suntsitu zuten, 1948ko Nakbaren jarraipen gisa).
Erakusketak egin ditut hainbat herrialdetan, nire herriaren kausarekin eta borrokarekin konprometituta beti. Nire aberriaren zauria ekarri dut Palestinaren borroka bere egiten duen herrialde solidario honetara, margolan expresionista eta abstraktuen bidez.
Nire margolanak bizitzea merezi duen eta bere zaurien gainean dantza egiten duen herri baten oinazearen, tristuraren, alaitasunaren eta bizitzaren adierazpenak dira.