Emakumeen Egunaren jatorria eta esanahia jaso dituzte Topalekuko erakusketan
2016/03/03
19:44
eta kitto!
Gaur 19:00etan zabaldu dute Topalekuan Emakumeen Egunaren harira antolatu duten "Nondik nora?" eta "Emakume iraultzaileak" erakusketa. Antolatzaileek Martxoaren 8aren jatorria gogora ekarri nahi izan dute eta, horregatik, argazkiei laguntzen dieten testuetan gertakari historikoa errepasatu dute, "jendeak mundu mailan urtero gogoratzen den eguna nondik datorren jakin eta gogoratu dezan". Hilaren 13ra arte ikusgai egongo den erakusketa egun osoan bisitatzeko aukera egongo da, tabernatik sartuta.
Horrez gain, datorren asteko eguaztenerako proiekzioa eta liburu aurkezpena antolatu dituzte: 19:00etatik aurrera "Prohibido recordar (Debekatuta dago oroitzea)", Txaber Larreategik eta Josu Martinezek zuzendutako dokumentala emango dute Arrate Kultur Elkartearen erakusketa aretoan eta, jarraian, "Educacion, memoria e historia de las mujeres vascas", Intxorta 1937 Kultur Elkarteak argitaratutako liburua aurkeztuko dute Julia Monge eta Izaskun Orbegozok.