Eman ezazu zure botoa gaizki-ulertu lehiaketan
2021/02/17
08:48
eta kitto!
Martxoaren 7an amaituko da gaizki-ulertu lehiaketan parte hartzeko epea. Ordura arte bakoitzak gehien gustatzen zaion proposamenari botoa emateko aukera izango du.
27 pasadizo jaso dira lehiaketaren lehen fasean, 27 gaizki-ulertu euskara tarteko. Ikusi HEMEN aukerak, eta eman botoa zure gustukoenari.
Bi saridun izango dira: bata epaimahaiak aukeratutakoa, eta bestea jendearen boto gehien jaso dituena.