Emilio Arsuaga & Greg Izor zuzenean arituko dira gaur 19:30ean ZaiZoi tabernan
Emilio Arsuaga (Madril) eta Greg Izor (Texas) arituko dira zuzenean gaur 19:30etik aurrera, arratsaldea blues eta rock doinuekin betetzeko. Musikazaleak hunkitzeko moduko ikuskizuna izango da, “Hegoaldeko blues eta country kutsuko amerikar musikaren show hurbila. Bere zuzenekoak gogor eragiten dio publikoari, kantu originalak eta bertsioak nahastuta”. Gaurko emanaldiarekin itxiko dute kontzertuen denboraldia ZaiZoin.
Abeslariak, harmonizistak eta gitarristak dira biak, eta maisuki uztartzen eta mugitzen dira, 2010az geroztik, Espainiako jaialdi eta areto garrantzitsuenetan (Fisterra Blues Experience, Bluescazorla, Bejar, Teatro Tribueñe, Clamores, Jazz Ville, Caceres Blues Festival), Portugalen (Guarda Jaialdia, Faro Blues Festival, BBBlues Lisboa) eta Austinen (Antone ‘s, ABGB, C-Boy’ s, Evangeline ‘s) agertokia partekatzen baitute.