“Emmanuelle” eta “La infiltrada” Coliseoko zine-karteldegian

“Crossing” eta “Zak & Wowo. La leyenda de los Lendarys” pelikulak ere egongo dira ikusgai
“Emmanuelle” eta “La infiltrada” Coliseoko zine-karteldegian
2024/10/11 11:25
eta kitto!

Zapatutik astelehenera arte Coliseok eskainiko duen zine-programazioko lau pelikulak berriak izango dira oraingoan. Euretako hiru dramak izango dira: Arantxa Echevarriaren “La infiltrada”, Audrey Diwanen “Emmanuelle” eta Levan Akin-en “Crossing”. Laugarrena, betiko lez, animaziozkoa izango da: oraingoan Philippe Ducheneren “Zak & Wowo. La leyenda de los Lendarys”. Zapatuan eta domekan Antzokia okupatuta egongo denez, filmak bakarrik areto txikietan eskainiko dira.