Eñaut Martikorena, Eli Pagola eta Jokin Bergara bertsotan Belekon

Eñaut Martikorena, Eli Pagola eta Jokin Bergara bertsotan Belekon
2015/04/29 00:00
eta kitto!

Domekan (maiatzak 3), 18.30etatik aurrera bertso saioa egingo dute Beleko tabernan. Eñaut Martikorena, Eli Pagola eta Jokin Bergara eibartarrak jardungo dute bertsotan eta, betiko lez, nahi duenak saioaz musutruk gozatzeko aukera izango du.