Eneko Astigarraga Euskadiko Software Libreko Enpresen elkarteko presidente izendatu dute
2014/01/15
00:00
eta kitto!
CodeSyntax-eko Eneko Astigarraga ESLE Euskadiko Software Libreko Enpresen elkarteko presidente izendatu berri dute. Astigarragak azken lau urteotan karguan egon den eta aurrerantzean elkarteko presidenteordea izango den David Olmos ordezkatuko du. ESLE-ko zuzendaritza berriaren helburu nagusienen artean ezagutza librean oinarritutako euskal enpresei bultzada ematea eta elkartea software libre arloan estatu mailako erreferente bilakatzea daude.