Energia Argitu egitasmoaren baitan bi tailer eskainiko dira ekainaren hasieran
2022/05/24
10:18
eta kitto!
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak, Eibarko Udalarekin elkarlanean, Energia Argitu programaren baitan, bi tailer antolatu ditu ekainaren hasierarako.
Ekainaren 1ean, 18:00etan, Portalean dagoen KZgunean, etxeko kontsumoa tarifa elektriko berrietara nola egokitu ikasteko eta hortik abiatuz erabaki egokiak hartzeko balio duen tailerra antolatu dute. Tailer honetan herritarrei erakutsiko zaie hori nola egin, zehazki hiru gai hauek landuz: nola eskuratu norberaren argindar kontsumoaren datuak; nola murriztu eta birbanatu kontsumoa, ondoren tarifarik egokiena aukeratzeko; eta nola egiaztatu kontratatuta daukagun potentzia dela benetan behar duguna.
Eta ekainaren 8an, 18:00etan, Portaleko (B batzartokian) Komunitate Energetikoak zer diren eta nola funtzionatzen duten ezagutzeko tailerra antolatu dute. Tailer honen helburua gaiari buruzko informazio osatua eta zehatza azaltzea da, jada funtzionamenduan dauden mota desberdinetako Komunitate Energetikoen berri emanaz, herritarrek sistema energetikoan izan dezaketen eragin zuzena uler dezaten.
Tailerretan parte hartzeko aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da, saioak aurrera egiteko ezinbestekoa baita aldez aurretik ikasleen kopurua ezagutzea. Tarifa elektriko berriaren tailerrean parte hartzeko maiatzaren 29a baino lehen izena ematea beharrezkoa da. Komunitate energetikoen tailerrerako, berriz, ekainaren 6a baino lehen izena eman beharko dute interesatuek. Horretarako, honako bideak erabil daitezke:
Posta elektronikoa bidaltzea ondorengo helbidera: argitu@gipuzkoa.eus
Honako telefono zenbakira deitzea: 628 532 248 / 605 757 687 (astelehenetik ostiralera. Ordutegia 09:00-18:00)
Informazio osagarria: www.argitu.eus