Energia Argitu programaren barruko lehenengo tailerra egingo dute gaur
2023/11/15
10:21
eta kitto!
Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak eta Eibarko Udalak elkarrekin antolatutako Energia Argitu programaren barruko bi tailerretatik lehenengoa egingo da gaur, 18:30etik aurrera, Portaleako Ikastaro gelan. Etxebiziztetan energia berriztagarriak ezartzeko aukeren inguruan informatzeko tailerra izango da. Bigarren tailerra, bestalde, hilaren 28an egingo da eta norberaren etxebizitzarako berokuntza sistemarik egokiena zein den ezagutzeko tailerra izango da, toki eta ordu berean. Bertan parte hartzeko izena eman behar da aldez aurretik, eta epea azaroaren 23ra artekoa izango da. Horretarako argitu@gipuzkoa.eus helbidera idatzi daiteke edo 605 757 687 telefono zenbakira deitu.