Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako Graduko ikasleen graduazio-ekitaldia ospatu dute
Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako XII. promozioko eta Kontrola Sare Elektriko Adimendun eta Sorkuntza Banatuko Masterreko IX. promozioko tituludunek diplomak jaso zituzten.
2026/10/01
16:05
Silbia Hernandez Arrazola
EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Eibarko atalak 2025-2026 ikasturteko graduazio-ekitaldia ospatu zuen joan den ostiralean. Bertan, Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako XII. promozioko eta Kontrola Sare Elektriko Adimendun eta Sorkuntza Banatuko Masterreko IX. promozioko tituludunek diplomak jaso zituzten. Juan Ignacio Pérez Iglesias Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburuak energia berriztagarrien eta sare elektriko adimendunen arloko prestakuntzak Euskadiren deskarbonizazioan duen garrantzia nabarmendu zuen. Ekitaldian Jon Iraola alkatea eta EHUko zein Eskolako ordezkariak ere izan ziren.




