"Energia berriztagarrien sorkuntza eta burujabetasuna" hitzaldia, asteburuan Ipurua Merkatu Plazan

Hitzaldia Goiener Energia berriztagarrien sorkuntza eta kontsumo kooperatibak emango du Ipurua Merkatu Plazan hilaren 24an, zapatua, 11:30etik aurrera.
"Energia berriztagarrien sorkuntza eta burujabetasuna" hitzaldia, asteburuan Ipurua Merkatu Plazan
2026/01/22 11:08
eta kitto!

Goiener-eko Santiago Ochoa de Eribek gidatuko du zapatuan, hlak 24, Ipurua Merkatu Plazan izango den hitzaldia. Bertan energia eta burujabetza energetikoari buruz hitz egingo da.

Energia, batik bat elektrikoa, egungo gizarteetako oinarrizko ondasun bilakatu da, ura edo elikagaiak bezain beharrezkoa. GoiEner-en xedea herritarrek oinarrizko ondasun honekiko kontrola berreskuratzea da, honen garrantziaz jabetzea, energiaren kontsumo arduratsu eta iraunkorra bultzatuz.

GoiEner-ek subiranotasun energetikoa berreskuratu nahi du egun sektore elektrikoan liberalizatuta dauden esparruetan sartuz: merkaturatzea (energia erosketa) eta sorkuntza.