“Energia, ingurumena eta gizartea” jardunaldiak bihar hasiko dira, pobrezia energetikoari buruzko saioarekin
2017/10/03
20:03
eta kitto!
UPV/EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolak, Eibarko Udalaren Ingurumen sailarekin batera, “Energia, ingurumena eta gizartea” izenburuko jardunaldiak antolatu ditu. Hiru saio izango dira (urriaren 4an, 18an eta 25ean), Portaleko areto nagusian, arratsaldeko 19:00etatik 20:30etara. Lehen hitzaldia, biharkoa, Alba del Campo, Cadizko Trantsizio Energetikoaren Mahaiaren koordinatzaileak emango du eta pobrezia energetikoaren ingurukoa izango da. Urriaren 18an, berriz, Santiago Barba, Eko-REC enpresako zuzendariak, ekonomia zirkularraren inguruan egingo du berba. Eta urriaren 25ean, Meghan Sapp, Planet Energy SL enpresako gerenteak ingurumenaren inguruko hitzaldia eskainiko du. Sarrera librea izango da, eserleku guztiak bete arte.