“Enperadorearen jantziak” euskerazko antzezlana eskainiko dute eguenean Lekim Animaciones taldekoek
2018/05/15
18:06
eta kitto!
Debabarreneko Eskolarteko XXXIV. Antzerki Jardunaldien barruan eguenean “Enperadorearen jantziak” lana aurkeztuko dute Ermuko Lekim Animaciones taldekoek, 15:00etan, Hezkuntza Esparruan (sarrera doan da). Hans Christian Andersenen obra batean oinarritutako lana euskeraz taularatuko dute eta 3 urtetik gorakoentzat egokia da. Nerea Ariznabarreta eibartarrarekin batera, Eñaut Gorbea, Juanma Rodriguez eta Mikel Areitio antzezleek egiten dute lan ia ordubeteko iraupena duen ikuskizunean, Susana Toscanoren zuzendaritzapean.
https://youtu.be/9sXC8EXclCE
https://youtu.be/9sXC8EXclCE