Enpresaren aldetik greba eskubidearen urraketa eta diskriminazioa salatu dituzte Alfako langileek
2018/02/08
22:37
eta kitto!
ALFAko langileek prentsaurrekoa eman dute gaur Arrate Kultur Elkartean, azken gertakariak eta gero une honetan egoera zertan den azaltzeko asmoz. Honez gero Alfa Precisión Casting-eko langileek 74 egun, 10 aste baino gehiago daramatzate greba mugagabean. Gaurko agerraldian salatu dutenez, "denbora guzti honetan enpresak ez du errespetatu langileen greba eskubidea, ohikoak izan dira langileen etorkizunari buruzko mehatxuak. Horretaz gain, greba egiten ari direnen lanpostuak enpresako beste langile batzuekin ordezkatu dituzte eta, hori gutxi bailitzan, langile berriak kontratatu dituzte. Begibistakoa da oinarrizko eskubide baten urraketa gertatu dela". Hori dela eta, greban dauden beharginek epaitegian demanda aurkeztu zuten eta, horren harira, otsailaren 14an epaiketa egingo da Eibarko Lan Arloko Epaitegian, 12:30ean. Aurretik, 11:30ean, epaitegi parean kontzentrazioa deitu dute langileek.
Horrekin batera, zuzendaritzak aurkeztutako EREari dagokion dokumentazioa aurreko astean helarazi zietela-eta, horri buruzko azalpenak eman dituzte: "Otsailaren 2an jaso genuen APCko zuzendaritzak aurkeztutako EREa. Bertan, 131 langileren kaleratzea proposatzen da, baina kaleratzea bi fasetan izango da: lehen fasea epaitegiak ERE horren inguruko bere ebazpena ematen duenean izango da eta fase horretan 51 langile kaleratuko dituzte. Eta gainontzekoak, berriz, gehien jota uztailaren 31n joango dira kalera".
Lehenengo fasearen planteamenduaren inguruan, bestalde, honakoa diote: "51 langiletik 48 greba egiten ari dira. Beste hirurei, berriz, beste posturen batean lanean ipiniko dituela hitz eman die enpresak. Greba sustatu duten delegatu guztiak, ELA eta LAB sindikatuetako ordezkariak, lehen fase honetan sartu dituzte. Eta Alfa en Comun-ekoak diren beste delegatu guztiak (grebari uko egin diotenak) bigarren zerrendan daude".
Langileen berbetan, "argi dago enpresak egin duen garbiketa eta diskriminazioa, greba sustatu duten delegatu guztiak eta greba egin duten langile gehienak lehen fase honetan sartuta".
EREari buruz berba egiteko lehen bilera aste honetan, martitzenean egin zuten eta langileek hasierako planteamenduari eutsi zioten, Administrazio Konkurtsalari orain arte eskatutakoa berretsita: lanpostuei eustea eta subrogazioa; Kaleratze traumatikorik ez egotea eta indemnizazioak hobetzea; eta prozesu guzti hau irizpide garden eta objektiboei jarraituta egitea.
Esan dutenez, "orain likidazio planaren zain gaude. Daukagun informazioaren arabera, gaur edo bihar aurkeztuko dute eta inbertsoreek hilabeteko epea izango dute euren eskaintzak aurkezteko. Honen inguruan gure eskaera argia da: aurkezten diren proiektuen inguruko informazio gardena nahi dugu".
Datozen egunetan erakunde publikoekin (Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eibarko Udala), Administrazio Konkurtsalarekin eta ALFA taldeko zuzendaritzarekin mahai bakar batean biltzeko asmoa dute. Bien bitartean Eibarko eragile eta herritar guztiei dei egin nahi diete otsailaren 16an egingo den manifestazioan parte har dezaten. Untzagatik abiatuko da manifestazioa, 19:00etan. Eta horrekin batera, bihar hasiko duten sinadura-bilketan parte hartzera animatu nahi dute jende guztia.