Enpresariek ez dute babestuko Espainiako Gobernuaren pentsioen erreforma
2021/11/15
17:45
eta kitto!
Debabarreneko pentsionisten taldeak deituta, eskualde mailako manifestazioa egin zen zapatu eguerdian pentsioen lege-proiektuaren kontra protesta egiteko eta berriz ere pentsio duinak eskatzeko.
Pentsioen erreformaren bigarren atalaren negoziazioa azken txanpan sartuta, Espainiako Gobernuak dagoeneko badaki ez duela enpresarien babesik izango, CEOE enpresarien elkartea gaur goizeko negoziazioan mahaitik altxatu da eta. Horrela, CEOEk uko egin dio pentsioen poltsa loditzeko kotizazio sozialak igotzeko neurria babesteari, ez baitu begi onez ikusten kotizazioak %0,6 igotzeko aukera. Gauzak horrela, Espainiako Gobernuak, asko jota, sindikatuen onespena lortuko du. Litekeena da gaur arratsaldean bertan akordioa etortzea.