Enpresei .eus domeinua aurkezteko jardunaldia

Enpresei .eus domeinua aurkezteko jardunaldia
2015/06/02 00:00
eta kitto!

Debabarreneko enpresei .eus domeinuaren inguruko informazioa azaltzeko jardunaldia antolatu dute Debegesak eta PuntuEus fundazioak hilaren 12rako, "Ostiralak Debegesan" ekimenaren baitan. Saioa goizeko 09:30etan hasiko da, Debegesaren egoitzan (Azitaingo industrialdean) eta parte hartzea doakoa izango da, aldez aurretik izena emanda (debegesa.eus atarian, 943820110 telefonora deituta edo pymes@debegesa.com helbidera idatzita). Aurkezpenean ondorengo gaiak jorratuko dira:


- Domeinu tradizional eta orokorren saturazioa
- Bilatzaileen arau berrietara moldatzea
- Markaren babesa
- .eus domeinuaren historia
- .eus domeinuaren abantailak
- Ezarritako lehentasunak domeinu izenen erregistrorako